Ez naiz sekulan ere
sektore moderatukoa izango,
ez nago hemen denbora galtzeko,
ezta muturrak gustoko ditudanik ere,
autarkiarat aurrera egin behar da
matxinoaren diplomaziarekin.
Ez dut sekulan
ofizialtasuna onartuko,
okupatzailearen jokoan sartzea delako,
tranpa duen tregoa delako,
gizalegez borrokatuko dut
matxinoaren diplomazia.
Izardun bandera daramadala
Matxinoa naiz, gora erresistentzia!
Nire bihotza legea da
Matxinoa naiz, aurrera disidentzia
nire bihotza legea da!!
Burutik kendu
askatasun beheratzea,
aizundutako produktuak errefusatu,
zuk zeuk etxean egin ezazu
eta gogoratu osatzen zuela:
Matxinoaren diplomaziak
Ez nator bat
beren legedi, ezta beren estatuarekin,
ezta nire espainioltasunarekin
eta edonola ere erantzungo nieke
Matxinoaren diplomaziarekin!
Ekiozu!
Matxinatu gaitezen
ezmendekotasunak
borrokatzeko modu berriak ekarriko dizkigu,
egunero borrokatzeko,
Matxinoaren diplomaziarekin.
Bideak eraikiz
ukabilkadaz
igitaiaz
indartsu eta entrenatua egotea beharrezkoa da
oligarkiaren zutabeak
botatzerakoan
matxinoaren diplomaziarekin.
Kontserba latak eta
Kaferako filtro
Barazki poto eta
Olio lau litro.
Eta gainera ere
Zenbait kilo irin
Azukre, arroz eta
Horzetako zirin.
Lau gaileta pakete
Bi tomate lata
Sobrezko zopak eta
Italiako pasta.
Lixiba egiteko
Pakete haundia,
Baxera egiteko
Bestea ttipia.
Tetrabriketan ardo
Eltzetan babarrun
Makailua jateko
Kantauri da urrun.
Jinebraren ondoan
Dago patxarana,
Ostikadaren kolpez
Lurrean etzana.
Zutik! makurtu gabe!
Arranoa zeruan
Mendian sugea
Ibaietako ura
Ahitzen ote da?
Basotan perretxiko
Soroan garia.
"nahiz hanka bana hautsi,
Berriak badira"